XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BARRIAK. GUDALDIA GOMUTATZEN BATZARRABerrogei urtetako ixiltasunari abotsa etorri jakonean, eta illunaldia eguzkiaren izpiz zulotua izan danean, pitean-mitean doguz aulako ta alako batzarraldiak leenak gogoratzeko, gorantzi zarrak barriztatzeko, lagunarteko bazkari ta abar egiñaz.
Aitatu daroadan gudasailleko, batalloikoak, Ubide'n Otxandio'n Gorbei-inguruan, Zaldibar, Ermua, Etxano, Lemoaitzean eta Zamudio-ingurumarietako lubakietan izan giñan.
Baiña batalloi aren garaipen eta artu ebazan ipurdikoak baiño beste zerbat esatera nator.
XVII mende edo gizaldian, 1631-1634 arteko urteetan, iraulketa-sundea ta usaiña nabaritzen eta zabaltzen joian Europa'n.
España'n bertan be ba zan tutuan piper-miña ta egon-eziña.
Aldi artan España'ko IV Felipe errege ta Bizkai'ko jaun zanak, urre-antzuturik eukazan kutxai bete barri bat emon eta lege zarren aurkako agindua iragarri eban: Gatz-baikuntza, gatzaren enbargua ta zergak jartzea.
GATZ-LEGEAREN AURKAAsarraldi gogorra ta latza sortu zan Felipe'k egindako lege barriaren aurka joteko, eta jo be bai.
Baiña Felipe'k berak garratzago jo ebazan lege zarraren aldez eta gatza baitzearen aurka jagi ziran sei aurrelarienak.
Eskegi egin ebazan iru, leku agirian; beste irurak garrotez urkatu.
URKATUEN IZENAKEmen dogu ba,
LANDAJUELA'tar Andoni'k.